Urtero legez, elurra heldu zaigu eta “Regil” antolatzen zelanbait parte hartzen dugunok batzarrei ekin diegu batzuentzat ibilbidea dena eta beste batzuentzat lasterketa dena ahalik eta seguruen egin dezaten 100dik gora lagunek, eder baino ederragoa den inguruan, betiere EGURALDIAk inguruaz gozatzen uzten badigu.
Lehen ibilbide haietatik gauzak asko aldatu dira, garai hartan ez zegoen irabazlerik, batzuek garaikur-oroigarrian "urrezko, zilarrezko edo brontzezko" plakatxoa baino ez zuten jasotzen.
Kopa beste era batekoa zen, ostera; sasoi hartan ere ez zitzaion ematen ibilbideak eta sokaz lotutako jaitsiera azkarren egiten zituenari; orain, orduan bezala, antolatzaileek kontuan hartzen dute prestakuntza fisikorik onena, baina baita parte-hartzaileek mendian “izatea”-rekin lotutako alderdiak ere bai.
Animatzen zareten guztioi (zeharkaldira edo lasterketara) parte-hartzea eskertzen dizuegu, “Regil” ez litzateke-eta bestela egingo.